Mikelek eta biok gure ikasleen inprobisazio proiektu batean elkar ezagutu genuen. Esperientzia hain interesgarria izanik, ikuskizun berri baten montaian elkarrekin lan egitea erabaki genuen. Nik ideia asko neukan buruan eta bere azken konposizio batzuk entzutean, berehala konturatu nintzen bat zetozela nik bilatzen nuenarekin. Beste musika-lanak muntai honentzako apropos sortuak izan direlarik.

Benetako luxua da Mikel Gaztelurrutia eta bere hirukotearekin lan egin ahal izatea. Sortzen duten musika, oso konplexua eta ele-ederra da. Musika-lan bakoitzean alde ezkutuak eta kadentziak aurkituz joan naiz, ondorio eta bukaera dramatikoak iradokiz eta neretzako berriak diren estruktura koreografikoetara eramanez.

Bat-batekotasuna musika honen alderdi garrantzitsua izatea erronka handia da: alde batetik, dantza, ezberdin jotzen duen musika batean euskarritzea arrisku handia suposatzen du, beste aldetik, musikaren disdira eta naturaltasuna koreografian jasotzen saiatzea. Azken hau, kontraesana badirudi ere, koreografiaren edertasunik handiena iruditzen zait, eta mugimendua beti bertara eraman nahi dut. Eta azkenik, dantzariak momentu zehatzetan ere inprobisatzea oso garrantzitsua iruditzen zait, batez ere lan honetan, norbere ahotsaren bilakuntzan oinarritzen den lanean.

Nerabezaroaren gaia aukeratu dut bi arrazoiei erantzunez: lehendabizikoa, momentu indartsua iruditzen zaidalako, pasioz betea, ikuskizun dinamiko eta bizi-indar handikoa garatzeko egokia. Eta bigarrena, (baina ez garrantzi gutxiagokoa) gazteei zuzendu nahi nuen bere hizkuntza propioan, hau da, erraietako hizkuntza, intelektuala ez dena.

Dantzak, batez ere zuzeneko musikaz lagundua dagoenean, uste edo iritziaz iragaztua ez egonik, zuzenean hunkitzearen dohaina dauka. Nire helburua ez da nerabeen bizipenak kopiatzea, baizik eta oinarrian guztionak diren errealitate psikologikoetan oinarrituz abstraitzea, nerabezaroan modu batez, azalerakoagoak badira ere.

Nere ustez, gazteei zuzendutako arte espresio aukera gutxi daude. Hauek inspirazio beharrean daude, heuren burua eszenatokian isladatua ikusteko beharrean, baina ez egunerokotasunean, baizik eta oraindik ikusi ez dituzten ikuspuntuetatik, erakartzen dituen esperientzia estetiko konplexuak eskutara izanez. Heurek aldaketa bizitzea, antzezlekuan sartu eta atera arteko aldaketa, hunkitzea, sakonera ahilegatzea eta zergatik ez, pentsa araztea.

Becky Siegel Olaz, 2010eko abuztuaren 25a

Nola izan dezake halako hitz txiki batek mundu infinitoa bere barrenean gordea?

Tempomobilek sortutako azken lanak, abiadura bizian, nerabezaroaren momentua aztertzen du, epe honetako arazoetan murgilduz eta momentuko energia ospatuz: identitatearen bilakuntza, ihes egiteko beharra, gure deabruen aurkako liskar indibiduala; bakoitzaren egia aurkitzeko eta korazaz desegiteko borroka.

Koreografia sakon, dinamiko, hunkigarri eta zirraratsuaren oinarria osatzen duen, zuzenean sortutako musika, jazz-a eta rock-a, zoramena eta baretasuna, tentsioa eta freskotasunaren tartean aurkitzen dugu.

Gazte eta ez hain gazteak, gure esentziaren bilakuntzan isladatuak sentituko gara. Ikuskizun hau adin guztietako pertsona geldiezin, bihurri, nahasi, ameslari eta gartsuei zuzenduta dago.

Multimedia

Irudiak

Bideo