Catulo, Kristo aurreko lehenengo mendeko poeta erromatarraren maitasun idatzietatik sortzen da Catulli Carmina, Carl Orff-en kantata eszeniko bat, Munichen estreinatua 1943an. Antzinaera eta modernitatearen arteko zubi bat, konpositore alemaniarraren lan nagusi hau, bere triptiko bereko, Carmina Burana lanaren itzalean gelditu da. Baina agian, baita ere, taularatzeko orduan duen zailtasunagatik talde gutxi ausartu izan dira muntaia honekin. Nafarroako Ganbera Abesbatzak, David Guindanoren zuzendaritzapean, bere ahaztetik atera nahi izan du lan suhar, eder eta iradokitzaile hau.

Tempomobile Dantza Taldearekin batera, behar bezalako ballet-a sortu dute, maitasuna, adiskidetasuna eta sentsualitateari buruz mintzatzen den lana. Muntaia honetan denboran irauten dute Catuloren idatzi gorenak Carl Orffen musika eta Becky Siegelen koreografiaren bitartez.

Multimedia

Irudiak

Bideoak